Altza institutoko batxilergoko bi ikasle gara, webgune hau sortu zen unean 1. mailan gaude. Webgune honen bitartez:
- Donostiako bidegorri sareak eta hauen mapa eguneratu baterakutsiko dizkizuegu
- Bizikletaz ibiltzean segurtasun neurriak eta araudia era laburrean irakatsiko dizuegu
- Bizikleta ez badaukazu ez kezkatu, alokairu-dendak erakutsiko dizkizugu
Webgune hau sortzeko ideia Informatikako klasean geundela izan zen. Lana webgune bat sortzeko eta kaixomundua.eus lehiaketan parte hartzea zen. Iruditu zitzaigun gaia hau ezinhobea izango zela, webguneak diseinatzen ikasteaz gain, gure herriko pertsonentsako lagungarria den zerbait sortu ahal genezakelako.
Webgune hau kaixomundua.eus proiektuaren parte da eta DinaHosting laguntzaz alokatua. Orrialdea hemengo lizentzia onez babestua dago.