Segurtasuna eta zirkulazioa

NOLA IBILI

Bizikletak ezingo dira inondik ere espaloietatik ibili

Bizikletek bai aurreko eta atzeko gurpiletan freno sistema egokia izan behar dute,
baita txirrinak, argiak eta elementu islatzaileak ere. Ez da aholkua, betebeharra
baizik.

Gauez, piztu aurreko eta atzeko argiak.

Txirrindulariak ezingo du bizikleta gidatu alkohol, estupefaziente, psikotropiko, estimulatzaile eta bestelako sustantzien gehiengo tasak gaindituz gero. Gidari guztiak behartuta
daude alkohol intoxikazioak detektatzeko frogak egitera.

Txirrindulariek ibili behar dute bidegorrietatik eta oinezkoentzako aldeetan bizikletetarako seinaleztaturiko ibilbideetatik. Halakorik ez den tokietan, galtzadatik ibiliko
dira.

Bizikletek lehentasuna izango dute motordun ibilgailuen aldean bidegorri eta bizikletentzako pasabideetan. Halere, ez dute lehentasunik izango oinezkoentzako
pasabidea besterik ez dagoenean.

Bidegorrietatik eta oinezkoentzako aldeetan bizikletetarako seinaleztaturiko ibilbideetatik nahiz 30 km orduko abiadura muga duten aldeetatik dabiltzan bizikletek
atoi edo erdiatoi bat eraman dezakete. Txirrindularia adinez nagusia izanez gero, 7
urte arteko adingabe bat ere eraman dezake.

Ez kateatu bizikleta hiri altzarietan, horrek kalteren bat ekarri edota erabilera normala eragotziz gero.

BIDEGORRIAN

Ez ibili 15 km/h baino bizkorrago.

Trafiko seinaleak errespetatu.

Oinezkoekin kruzeak seinalatutako tokietan, hauei lehentasuna eman behar zaie.

GALTZADAN

Bizikletak galtzadaren erdialdetik ibili ahal dira 30 gunetan.

Bisible mantendu zaitez eta automobilen angelu itsuak sahiestu.

Ez ibili automobiletik oso gertu, martxan ala aparkatuta dauden arren.

Semaforoak eta oinezkoen pasabideak errespetatu.

Txirrindulariek paso lehentasuna dute bizikletako pasabidetan motordun ibilgailuekiko. Pasabidera astiro hurbildu behar da, ibilgailuek denbora izan dezaten.

Oinezkoen pasabideetan, txirrindulariek ez dute lehentasunik automobilekiko.

BIZIKLETETARAKO SEINALEZTATURIKO IBILBIDEAK

OINEZKOEK LEHENTASUNA DUTEN ZONETAN

Gomendagarria da 5 km/h ez gainditzea.

Errespetatu oinezkoen lehentasuna eta jaramon egin seinaleei.

Jaitsi bizikletatik oinezko asko egonez gero edo egoerak hala behar badu.

Oinezko bat aurreratzean, utzi 1 m-ko segurtasun tartea.

Ez egin oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik.

Kontuz ibili karrilean ondoan umerik edo adinekorik egonez gero.

TXIRRINDULARIENTZAKO GOMENDIOAK

Ibili behar bezala ekipatuta. Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea hamasei urtetik
beherakoak izanez gero.

Utzi txirrinda bizikleta aparkalekuetan. Denok bizikleta ezkerraldean bermatuz gero,
lekua hobeto aprobetxatuko dugu.

Lasai egoteko, kontrata ezazu erantzukizun zibileko asegururen bat.

Bizikleta erregistratzea gomendatzen da.

Bira bat egin baino lehen eskuekin markatu ea zer aldera egingo den.